Zelai talasoterapian bi lagunentzako otordua zozkatuko du Baleike Gukak bazkideen artean

Maria Maya Manterola 2024ko api. 29a, 12:30

Martxan da Baleike Gukako bazkideentzako beste zozketa bat. Oraingo honetan, Zalai talasoterapian bi lagunentzako otordua zozkatuko da. 

Hainbat abantaila ditu Baleike Gukako bazkide izateak. Abantaila horien artean dira inguruko establezimenduen zerbitzuak erabiltzeko zozketak, eta oraingo honetan, Zelai talasoterapiako jatetxean bi lagunentzako otordua zozkatuko da. Dagoeneko parte hartu dezakete bazkideek, helbide honetan, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 10 da

Saridunen izena ostegunean, hilak 2, aterako da.