Anette Gonzalez-Etxabarri surflari zumaiarra garaile izan zen Donostiako Zurriola hondartzan asteburuan jokatutako Euskal Herriko zirkuituko lehenengo proban. Hain zuzen ere, Bianca Tye, Ibone Gomez eta Nora Gomezen aurretik sailkatu zen zumaiarra.
Gizonezkoetan, berriz, Adur Amatriain zarauztarra izan zen jaun eta jabe. Finalera iritsi aurreko txanda guztietan gailendu zen eta finalean ere onena izan zen. Nadia Erostarbek ekin dio Challenger Series zirkuituko lehenengo probari Australian. Bide onetik hasi du txapelketa; izan ere, final zortzirenetan da jada. Gaur jokatuko du kanporaketa eta Lakey Peterson estatubatuarra izango du aurkari.