Ikasturte amaiera gertu, Zumaiako Musika eta Dantza Eskola hasi da kurtso bukaerako entzunaldiak programatzen. Atzo arratsaldez ahots teknikako ikasleen txanda izan zen. Zumaiena ikastetxeko domoan bildu ziren herritarren aurrean erakutsi zuten urtean zehar ikasitakoa. Bertaratu zirenek izan zuten lan ezagunak entzuteko parada. Bideoan jasotzen den obra hau da horren adibide bat.