Maiatza dantzan igarotzeko hainbat jarduera prest dituzte

Maria Maya Manterola 2024ko mai. 2a, 10:30

Dantza tailerra egin zuen Astinduk pasa den igandean. (Juan Luis Romatet)

Maiatza dantzan igarotzeko hilabetea izan ohi da Zumaian. Aurtengoan ere prest du Astindu dantza elkarteak hilabete osorako egitaraua, eta dantzarekin loturiko askotariko jarduerak izango dira herrian.

Udaberriko giroa aprobetxatuko dute, gainera, egitarauaren barruko jarduera asko kalean egiteko. Astinduko bazkideentzat egun bereziena hilaren 11 izango da: aerodance tailerra egingo dute lehendabizi, bazkaria gero, eta dantzaldiarekin borobilduko dute gaua, Kofradian.

Egitaraua

Maiatzak 4, larunbata
  • 16:00-18:00. DJ ikastaroa Alondegian, Goikorekin.
  • 18:30-20:30. DJ saioa Kofradian, Maitxekin eta Goikorekin.
Maiatzak 11, larunbata: Astindu Eguna.
  • 11:00. Aerodance tailerra, bazkideentzat.
  • Jarraian, bazkaria.
  • 23:00. Taosa session, Kofradian.
Maiatzak 18, larunbata
  • 19:00. La sureña Tango & Folk eta Exilio New Tangoren eskutik, tango ikuskizuna.
Maiatzak 25, larunbata
  • 19:00. Dantzara!, herrian lantzen diren dantzen ikuskizuna, Aitzuri pilotalekuan.
Maiatzak 26, igandea
  • 11:00. Rueda Cubana dantza tailerra, Torreberrin.
Erakusketa

Maiatzaren 12a bitarte, Oxford aretoan. Astegunetan 18:00etatik 20:00etara; asteburu eta jaiegunetan 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.