Doako DJ klasea emango du Goikok larunbatean Zumaian

Juan Luis Romatet 2024ko mai. 2a, 13:32

Dantz akademiak antolatu du jarduera. Klasea Oxford aretoan izango da 16:00etatik aurrera, eta ondoren DJ saioa izango da Kofradian.

Maiatza Dantzanen egitarauaren barruan, DJ jarduerak izango dira larunbat arratsaldean Zumaian, biak ere Dantz akademiak antolatuta.

Hasteko, 16:00etatik 18:00etara bitartean DJ klasea emango du Goikok Alondegiko Oxford aretoan. Bertan, DJ bat izatea zertan datzan azalduko du, eta ikastaro laburrera aurkezten direnek izango dute lehen pausoak emateko aukera ere. Jarduera doakoa da eta adin guztientzako aproposa. Interesdunek izena eman beharko dute aurrez info@dantz.eu edo kulturetxea@zumaia.eus helbideetara mezu bat bidalita.

Arratsaldearekin jarraitzeko, 18:30etik 20:30era DJ saioak izango dira Kofradian. Maitx eta Goiko zumaiarrak arituko dira musika jartzen.