Zumaiako haurrak pozik Beasaingo Dantzari txiki egunean

Juan Luis Romatet 2024ko mai. 7a, 09:30

Dantzari txiki eguna izan zuten pasa den igandean Beasainen eta bertan izan ziren Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako euskal dantzetako ikasleak.

Dantzariez bete zen igandean Beasaingo herria. Egun horretan, hilaren 5ean, Dantzari txiki eguna ospatu zuten, eta Euskal Herriko 11 herritako haurrak bertaratu ziren Goierriko herri horretara. Horien artean izan ziren Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako euskal dantzetako ikasleak. Egun batzuk lehenago Errenterian gertatu ez zen bezala, oraingo honetan eguraldi ona izan zuten, eta dantza eginez gozatzeko aukera izan zuten haurrek.

Musika eta Dantza Eskolako ikasleek herrian bertan izango dute hurrengo hitzordua. Izan ere, ekainaren 2an Zumaian egingo da Dantzari txiki eguna.