Zozketa

Produktu ugariz osaturiko saskia zozkatuko du Gukak

Erredakzioa 2023ko abe. 5a, 18:45

Bazkideek abenduaren 15eko 12:00etara arte dute zozketan parte hartzeko aukera, eta horretarako bi bide izango dituzte; batetik, webgunetik eta bestetik, telefonoz.

Gabonak gerturatzen ari direla-eta, Gukak zozketa berezia prestatu du bere bazkideen artean; Guka otarrea. Saski horrek produktu ugari izango ditu: urdaiazpikoa, asteburu pasa bat, Errigorako produktuak, ardo, sagardo eta garagardo botilak eta Gukako produktuak. 

Zozketan parte hartu nahi dutenek honako lotura honetan eman behar dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 60 da.