LAN ESKAINTZA
UKT komertzial bila dabil

Erredakzioa api 10 Urola kosta

Merkataritza edo Marketin zikloetako ikasketak dituztenek edo Komunikazio Zientzietan, Ikus-entzunezkoetan edo Giza Zientzietan lizentziatuek eta euskara maila altua dutenek dute beren burua lanposturako hautagai aurkezteko aukera, eta sektorean esperientzia izatea kontuan hartuko da. Interesa dutenek apirilaren 15a baino lehen bidali beharko dute curriculuma administrazioa@ukt.eus helbide elektronikora.

LAN ESKAINTZA
UKT kazetari bila dabil

Erredakzioa mar 13 Urola kosta

Komunikazio Zientzietan, Ikus-entzunezkoetan edo Giza Zientzietan lizentziatuek eta euskaraz C1 maila egiaztatu dezaketenek dute beren burua lanposturako hautagai aurkezteko aukera, eta sektorean esperientzia izatea kontuan hartuko da. Hautatutako langileak gutxienez irailera arteko kontratua izango du, lanaldi osora. Interesa dutenek martxoaren 20a baino lehen bidali beharko dute curriculuma administrazioa@ukt.eus helbide elektronikora.