Zuzendaria: Alex Montoya. Aktoreak: David Verdaguer, Oscar de la Fuente. Generoa: drama. Urtea: 2024. Herrialdea: Espainia. Aita hil ondoren, hiru anai-arreba elkartzen dira haurtzaroko udak igaro zituzten familiaren etxean. Etxebizitzarekin zer egin erabakitzea tokatzen da, eta hori uste baino zailagoa izango da. 2020an Eisner Saria irabazi zuen Paco Rocaren izen bereko eleberri grafikoan oinarritua. Maiatzaren 10, 11, 12 eta 13an, 19:30ean, Aita Mari aretoan.
XXI. Kaleko pintura lehiaketan parte hartu duten lanekin osatutako erakusketa izango da Alondegiko Oxford aretoan maiatzaren 19ra arte. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:30etik 20:30era; asteburuan: 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.