Uxue Alberdik gidatzen duen Zumaiako irakurle taldeak W.G. Sebalden Austerlitz liburuaren inguruan jardungo du maiatzaren 14an, asteartea, 18:00etatik aurrera, Alondegiko Moila gelan. Idoia Santamaria itzultzailea izango da bertan.
Elliot Erwitt: El silencio suena bien dokumentalaren emanaldia izango da maiatzaren 14an, asteartea, 19:00etatik aurrera Aita Mari aretoan. Ondoren solasaldia izango da.
XXI. Kaleko pintura lehiaketan parte hartu duten lanekin osatutako erakusketa izango da Alondegiko Oxford aretoan maiatzaren 19ra arte. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:30etik 20:30era; asteburuan: 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.