Trans legea eta horrek errealitatean utzi dituen ondorioak izango dituzte hizpide maiatzaren 2an, osteguna, 18:30ean Zumaiako Emakumeon Etxean izango den hitzaldian. Naizen elkarteko kideak izango dira hizlariak.
Astindu dantza elkartearen erakusketa egongo da Alondegiko Oxford aretoan apirilaren 26tik maiatzaren 12ra bitartean. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik, eta asteburu eta jaiegunetan 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Dantza ikuskizuna izango da irekiera ekitaldian, 19:00etan.