Kaleko pintura lehiaketara begira, bertara aurkeztu nahi dutenei zuzendutako oinarrizko aholku tailerra egingo maiatzaren 3an Foronda kultur etxean. 17:00etan haur eta gaztetxoentzako tailerra egingo da, eta 18:00etan helduentzakoa. Informazio gehiagorako alondegia@zumaia.eus helbidera idatzi daiteke.
Padel txapelketa antolatzeko informazio bilera egingo da maiatzaren 3an, ostirala, Lubaki kiroldegian. Bilera 19:00etan izango da.
Astindu dantza elkartearen erakusketa egongo da Alondegiko Oxford aretoan apirilaren 26tik maiatzaren 12ra bitartean. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik, eta asteburu eta jaiegunetan 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Dantza ikuskizuna izango da irekiera ekitaldian, 19:00etan.
Zuzendaria: Christopher Zalla. Aktoreak: Eugenio Derbez, Daniel Haddad. Generoa: drama. Urtea: 2023. Herrialdea: Mexiko. Benetako istorio batean oinarrituta, abandonuz, ustelkeriaz eta indarkeriaz betetako Mexikoko muga-hiri bateko maisu baten istorioa kontatzen du. Bere ikasleen jakin-mina eta potentziala desblokeatzeko metodo erradikal berri bat frogatzen du, baita bere distira desblokeatzeko ere. Maiatzaren 3, 4, 5 eta 6an, 19:30ean.