Despotorre bakarrizketa eskainiko dute Raquel Lopezek eta Ane Lindanek maiatzaren 9an, osteguna, 18:30etik aurrera, Zumaiako Emakumeon Etxean. Saioa elebiduna izango da.
Zuzendaria: Andrew Haigh. Aktoreak: Andrew Scott, Paul Mescal. Generoa: drama. Urtea: 2023. Herrialdea: Erresuma Batua. Gau batean, gaur egungo Londresko dorre ia hutsean, Adamek ustekabeko topaketa bat izango du auzoko misteriotsu batekin, Harryrekin, zeinak hankaz gora jartzen baitu bere eguneroko bizitzaren erritmoa. Haien artean harreman bat sortu ahala, Adam iraganeko oroitzapenek kezkatzen dute, eta jaioterrira eta haurtzaroko etxera itzultzen da. Maiatzaren 9an, 19:00etan, Aita Marin.
Astindu dantza elkartearen erakusketa egongo da Alondegiko Oxford aretoan apirilaren 26tik maiatzaren 12ra bitartean. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik, eta asteburu eta jaiegunetan 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Dantza ikuskizuna izango da irekiera ekitaldian, 19:00etan.
Zumaia nagusiekin, nagusiontzat programaren barruan, erorikoak saihesteko tailerra egingo da maiatzaren 9an eta 10ean, 10:30etik 12:30era, Alondegiko Oxford aretoan. Interesdunek aurrez izena eman beharko dute Brankan (Aizkorri kalea 4), 943-86 22 00 telefonora deituta edo brankaharrera@zumaia.eus helbidera idatzita.